Natur bideen eguna
Hurrengo maiatzak 4an berriz Natur bideen eguna ospatuko dugu Plazaolan. Oraingoan Leitzako geltokira goaz eta ekintza asko eskeintzen dizkizuegu Plazaolak 100 urte eta partzuergoak 20 urte egin dituela ospatzeko.
Ibilbideak trenez, oinez, bizikletaz edo zaldiz, adina guztientzat eta ere bizikleta egokituak dohainik eskainiko die mugikortasun arazoak dutenentzat.
Gonbidatuta zaudete!!
Oraingo honetan, aurreikusitako programa zabaldu egin da aurreko egunetara, maiatzaren 1eko zubiarekin bat egin duelako. Beraz, maiatzaren 2 eta 3an Lekunberrin kontzertua izango da eta baita orientazio jokoak ere, eta maitzaren 4an ekitaldi guztiak Leitza inguruan izango dira.
Hemen duzue kartela: http://viaverdeplazaola.org/pdf/naturbideeneguna.pdf
AURREKO EGUNAK
Aurreko egunetan ekitaldiak egongo dira ere, Lekunberrin.
Maiatzaren 2an 18:00etan MAHA’S MIRACLE TONIC-k taldeak Lekunberriko Kantinan emango du kontzertua. Bilbotar talde honek sari ugari lortu ditu; Euskadiko Banda hoberenari, Bizkaiko Banda hoberenari, FNAC 2011 saria, Azkena Rock saria… Swing, rytm'n'blues, eta mambo erritmoez, 40ko hamarkadako musikarekin, ordu eta laurdeneko emanaldiaz gozatuko dute ikusleek. http://drmahasmiracletonic.com/
Maiatzaren 3rako, Orientazio jokoak prestatu dira natur bidean zehar, 16:00etatik 19:00etara, 7-12 urte bitarteko umeentzat. Bukatzeko, txokolatada izango dute Kantinan.
IBILBIDE LIBREAK
Maitzaren 4ko ibilbideetan izena ematea gomendatzen da, nahiz eta irteera librea izan. Egunean bertan egingo da Leitzako eta Lekunberriko Geltokietan 9:30etatik aurrera. Hala ere, goiztiarrak, Latasatik atera daitezke ordu bat lehenago, Lekunberriko Geltokitik pasaz Leitzarantz.
Goizean zehar, bi geltokietan ibilbide desberdinen informazioa emango da eta ticket bat ere parte-hartzaileei. Ticket honek, 12:30etatik aurrera Leitzako Geltokian emango den hamaiketarako eskubidea emango du.
Ibilbide libreak egiteko gomendatzen diren ordutegiak hauek dira:
Ordutegia | Ekintza | Deskripzioa |
9:30etatik aurrera | Irteera librea LEITZAko GELTOKIA
| Leitzako geltokia –Lekunberriko geltokia (15km) |
9:30etatik aurrera | Irteera librea LEKUNBERRIko GELTOKIA | Lekunberriko geltokia –Leitzako geltokia (15km) |
8:30etatik aurrera | Irteera librea LATASAko GELTOKIA
| Latasako geltokia - Leitzako geltokia (23km) |
Oharra: Irteera, Leitza edo Lekunberriko geltokian izena eman ondoren, Plazaolako Natur Bidetik ibilbidea. Hamaiketakoa egonen da parte hartzaileentzat!! |
TREN TURISTIKOA
Beste behin, Natur Bide honi izena eman zion aintzinako lurrun trenak egiten zuen bidaia egiteko aukera izanen da tren txutxu batean aurrez izena eman dutenentzat. Tren txutxu horren ordutegi eta ibilbideak honako hauek dira:
1. LEKUNBERRIko Geltokitik –LEITZAko Geltokira |
a) 09:30ean atera eta 10:30ean ailegatu b) 12:30ean atera eta 13:30ean ailegatu |
2. LEITZAko Geltokitik –LEKUNBERRIko Geltokira |
a) 11:00etan atera eta 12:00etan ailegatu b) 14:00etan atera eta 15:00etan ailegatu |
* Tren Txutxura igotzeko maiatzaren 1a baino lehen izena ematea gomendatzen da, plazaola@plazaola.org-en edo 948 507 205- 204 telefonoetan.
Ibilbide bakoitzaren prezioa pertsona bakoitzeko 2 €-koa da.
BIZIKLETA EGOKITUAK
Estatu mailan dagoen Predif Plataformak, Plazaola Natur Bidea aukeratu zuen egokitutako hamar natur bideen artean http://www.viasverdesaccesibles.es/
Hori aprobetxatuz, bisitari guztiak gonbidatu nahi ditugu Adapline enpresak eskainiko dituen egokitutako bizikleta hauek probatzera (handbike, bizikleta elektrikoak, manualak, etb) http://www.adaptline.com/
Urte guztian zehar, egokitutako bizikleten doako zerbitzua eskaintzen da Lekunberriko Geltokian http://www.viaverdeplazaola.org/es/viaverde
MENDEURRENA
Urte hau oso berezia dela gogorarazteko, Plazaola trenbideak lehendabiziko bidaia egin zuen 100 urteak betetzen baitira, Leitzako Geltokia irekiko da eta Plazaolako 100 urteko erakusketa jarriko da, ANAF-ek utzitako trenbideen osagaiekin girotuta.
ANIMAZIOA
Gainera, goizean zehar, zonaldeko artisauen merkatua egongo da, Aralar Musika Eskolako emanaldia, 12:00etan Leitzako dantzari txikiak eta parte-hartzaileentzat hamaiketakoa egongo da. Herrian, menu bereziak eta pintxo-potea eskainiko da.
ARRATSALDEAN
Arratsaldean, 16:00etatik aurrera, herriko leku interesgarriak ezagutzeko bisita gidatuak prestatu dira: Kristina Saralegiren Arro baserria, Talogintza eta baserriko animaliak erakusten ditu, eta Iñaki Perurenaren Peru-Harri Parkea, herri-kirolak eta euskal kultura orokorrean ezagutzeko aukera.
Azken honek, berriki, oihartzun handia izan du NEW YORK TIMES-en ateratako elkarrizketan http://www.nytimes.com/2014/04/20/travel/stone-lifting-as-sport-in-the-basque-country.html
Bukatzeko, 19:00etan ORTZADAR TALDEA-z gozatuko dugu Leitzako plazan, bertaratutako guztiak dantzan jarriz irakasle baten laguntzarekin.
Informazio gehiago: 948 507 205 – 204