Zerrendara itzuli

Albiasu

Valle de Larraun

Mapa
Ezaugarriak
Eskaintzak

Bestak San Migelen omenez ospatzen dira irailaren 29an.

Lekunberriko bukaeran, Pilarreko Ama Birjina baselizaren ondoan, Lekunberriko industrialdetik pasatzen den eta Albiasun bukatzen den NA-7561 errepidea dago. Albiasuk 20 biztanle baino ez ditu. Eliza arrunta da, Erdi Arokoa, baina XIX. mendearen hasieran berritua. Interesgarriagoa da herriaren hasieran, ezkerraldera, dagoen etxea: handia, bi isuriko teilatuduna, silarrizko aurrealdea, atikoan usategia eta armarri barrokoa duena. XVIII. mendeko landa-arkitekturaren eredu on bat da.

Merezi du Albiasuraino joatea, elizaren atzealdean dagoen pistatik bukaeran dauden belardietaraino aurrera eginez, Albiasuko Behatokira ailega zaitezkete. Handik  Araitz, Errazkin eta Malloakeko amilburuaren bistak zoragarriak ikusiko duzue.