Zerrendara itzuli

Errazkin

Valle de Larraun

Mapa
Ezaugarriak
Eskaintzak

Herriko bestak abuztuaren 6an ospatzen dira.

42. kilometroa pasa eta berehala, garai bateko errota dagoen horretan, ezkerretara NA-7514 errepidea hasten da. Hortik bi kilometro eta zertxobait gehiagora Errazkin herria dago.

Errazkinek 77 biztanle ditu. Albiasuren behealdean eratzen den sakonune batean dago, Malloak mendietako lekurik ekialdeenean. Etxeak maldan dagoen kale baten alboetara kokatuta daude. Kalearen muturrean San Martin eliza dago, XVIII. mendearen bukaeran berreraikia.Larraungo beste herriengandik nabarmentzen duena bere itxura da, hirigunetik bereiztuak baserri eta borda sakabanatutak daudelako.

Udalbarrutian, herriaren iparrean, Erasoko antzinako jaurerria dago, armategi-kabu jauregia eta hainbat etxe dituena.