Zerrendara itzuli

Oskotz

Valle de Imotz

Mapa
Ezaugarriak
Eskaintzak

Bestak uztailaren 27an ospatzen dituzte.

Atzera eginez berriz ere bidegurutzeraino, handik kilometro batera mendi magalaren erdialdean eta nahiko deslotua 69 bizilagun dituen Oskotz herria aurkituko dugu. Gotikoa den eta barrokoaren garaian handitu zuten San Kristobal elizak, teilatua bi eta lau isurietara dituzten etxeen multzoaren gainean dago. Etxe hauek gehienak XVIII. eta XIX. mendeetakoak dira eta batzuk armarri ederrak dituzte. Honetaz gain baseliza ere aurki dezakegu, San Lorenzo baseliza hain zuzen, ia herrian bertan dagoena, kanposantuaren ondoan. Usadiozko jarduera ekonomikoen artean, bertako abeltzainen kooperatibak garrantzi handia du.