Aldatz eta Beruete artean, bakartua, Aldaztik 1,5km-tara. Landetxera iristeko, Aldaztik Beruetera doan errepide hartu behar dugu, eta Aldaztik kilometro t\'erdira, ezkerraldean errepidearen ondoan dago.
Baserri ederra da, herritik bertan dagoen muino batean, bailara osoa ikusgai duena. Eraikin bakartua, basoa inguruan, tradizionala, harrizkoa, sarrera bat baino gehiagokoa. Txukun berritua dago eta leihoek Aralarrera ematen dute. Beheko solairuan: barra, jantoki txukuna sukaldea eta beheko suarekin. Lehen solairuan: 4 logela bikoitzak denak komunarekin, haietako hiru bikoteendako, egongela zabala tximiniarekin.
Zaldiak.