What to see

 Plazaolako haranak Nafarroa berdearen bereizgarri nagusia dira. Natura-txoko oparoak, muino zabalen tontorrean argia bilatzen duten baserri handiz osatutako herrixkekin zipriztinduta.   Izaera bizidun inguru eder eta dotore honek gure jendearen nortasuna zizelkatu du.

Indarra goresten dugu, indar kontrolatua, lanean eta zintzotasunean oinarritutako indarra, naturan bizi eta hura errespetatzen duen herri batek oinordetzan hartutako indarra.

Gure herriek, gure jendeak, gure txokoek mantendu egin dituzte beste leku askotan oroitzapen hutsa baino ez diren tradizioak. Hori da gure ondarea, gure nortasunaren marka. Gure seme-alabek ondorengoei transmitituko dieten esentzia, guk gure aurrekoengandik jaso genuen bezala.

Bisitariak berehalakoan nabarituko du gure jendearen berotasuna. Istorioak kontatzea gustatzen zaigu, leku magikoak erakustea, kozinatzea gustatzen zaigu, eta jendea gustura egotea gustatzen zaigu.