Jan ta lo ingles

Jatea eta lo egitea, benetako plazerak 

Harria eta egurra dira naturako elementurik nobleenak eta xumeenak, eta baita gure baserrien arkitektura dotorearen eta sendoaren oinarria ere. Gela atseginak eskaintzen dituzten etxe handiak; gure ostatuak aterpe ezin hobea dira bizikleta-joanaldia edo elurretan ibilaldi luzea egin ondoren. Tximini aurrean eserita suari begiratzea hipnotikoa da nolabait, eta zure ingurukoengandik gertuago zaudela sentiarazten dizu.

Gastronomia, arkitektura bezalaxe, lurrak emandakoarekin elikatzen da. Batzuetan oinarrizko osagaiak dira, baina maisutasunez konbinatuak. Belaunaldiz belaunaldi transmititutako errezetak, gure sukaldaritza unibertsal bilakatu duen zapore-eztanda.